Precio:
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Número de páginas:
560
Fecha de publicación:
2026
ISBN:
978-84-1093-010-0
Utopiaren belaunaldia Angolaren independentziaren atarian eta ondorengo urteetan hezitako belaunaldi baten ibilbide intimo eta kolektiboa da. Pepetelak Lisboako Ikasleen Etxetik ekialdeko fronteko gerrillara, eta handik gerra zibilaren nahasmenera eta utopiaren hondarretara daramatza bere pertsonaiak –Sara, Aníbal Jakintsu, Malongo eta Vítor Mundial–, eta haien bizitzak beren artean eta beste pertsonaia batzuekin gurutzatzen ditu, herrialde oso baten historia zatikatuaren ispilu gisa. Lau garai nagusitan egituratutako eleberriak idealismoaren sorrera, borrokaren gogortasuna eta askatasunak ekarritako kontraesanak erakusten ditu, itxaropenaren eta porrotaren arteko tentsio etengabean. Gogoeta politikoa eta literatur kontakizuna maisuki uztartzen dituen eleberria da hau, epikarik gabe baina sakontasun handiz idatzia. Pepetelak ez du ez heroirik ez traidorerik marrazten, historiak higatutako pertsonak deskribatzen ditu, beren sinesmenekin eta zalantzekin. Ironiaz, saminez eta une askotan umore tragikoz, Utopiaren belaunaldiak Afrikako eta mundu osoko irakurleei galdera bera luzatzen die: Zer gertatzen da amets kolektiboek errealitatearekin talka egiten dutenean?
EAN:
9788410930100
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Número de páginas:
560
ISBN:
978-84-1093-010-0
Fecha de publicación:
2026
Geslib ID producto:
26136
Libro recomendado:
Desactivado
Utopiaren belaunaldia Angolaren independentziaren atarian eta ondorengo urteetan hezitako belaunaldi baten ibilbide intimo eta kolektiboa da. Pepetelak Lisboako Ikasleen Etxetik ekialdeko fronteko gerrillara, eta handik gerra zibilaren nahasmenera eta utopiaren hondarretara daramatza bere pertsonaiak –Sara, Aníbal Jakintsu, Malongo eta Vítor Mundial–, eta haien bizitzak beren artean eta beste pertsonaia batzuekin gurutzatzen ditu, herrialde oso baten historia zatikatuaren ispilu gisa. Lau garai nagusitan egituratutako eleberriak idealismoaren sorrera, borrokaren gogortasuna eta askatasunak ekarritako kontraesanak erakusten ditu, itxaropenaren eta porrotaren arteko tentsio etengabean. Gogoeta politikoa eta literatur kontakizuna maisuki uztartzen dituen eleberria da hau, epikarik gabe baina sakontasun handiz idatzia. Pepetelak ez du ez heroirik ez traidorerik marrazten, historiak higatutako pertsonak deskribatzen ditu, beren sinesmenekin eta zalantzekin. Ironiaz, saminez eta une askotan umore tragikoz, Utopiaren belaunaldiak Afrikako eta mundu osoko irakurleei galdera bera luzatzen die: Zer gertatzen da amets kolektiboek errealitatearekin talka egiten dutenean?
Mujer nadando en hojas
Elkano, 27 | 944 66 92 65 | Bilbo - 48008 - Bizkaia louisemichelliburuak@gmail.com