«Lehen, herri guztietan, errentarien txabola erdi erorien
artean, nagusiaren etxearen hormak nabarmentzen
ziren kurriloa bezain zuri. Pobreen eta aberatsen
arteko desberdintasuna izugarria izaten zen. Baina
hori aspaldiko kontua zen. Orain, Hokkaidoko nekazari
herrietan, nagusiak ez ziren bertan bizi. Ez zeuden
herrietan. Izan ere, nekazari herrietan, ez zegoen
kultur ekitaldirik; simaurren eta abereen kaken usaiez
beteta zeuden. Nekazari zahar, konkortuak besterik ez
zeuden; nork bizi nahi zuen toki horietan? Jakina,
nagusiak ez zuten kulturarik gabeko herri pobreetan
bizi nahi, lehengo nagusiek ez bezala. Eta, beraien
ordez soroez eta errentariez arduratzeko
administratzaile bat jarri ohi zuten. Sistema horrekin,
nagusiak Tokion ala Otarun ala Sapporon egoten ziren,
hirietan beraz. Eta errentak kontatzeaz soilik
arduratzen ziren
S izeneko herria ere horietako bat zen».
Takiji Kobayashi
NAGUSIA KANPOAN BIZI DA
Precio: 20,00€
Editorial:
KATAKRAK
Idioma:
Castellano
Número de páginas:
272
Dimensiones: 190 cm × 125 cm × 0 cm
Fecha de publicación:
2017
ISBN:
978-84-16946-05-1