Louise Michel liburuak proiektuarekin bat egin!

Louise Michel liburuak izaera soziala duen liburudenda eta topagune bat da. Proiektuak jendarte feministago eta bidezkoagoak bultzatzeko helburua du, eta horretarako jarduerak antolatzen eta babesten ditu, hain zuzen ere, euskarri kulturala eta eraldatzailea duten liburuetan oinarria dutenak. Ekimen hau babesteko, era anitzetan parte hartzen duten pertsonen babesa du Louise Michelek.Horietariko era bat norberaren kontsumorako bat edo bi hileko kuota baten ekarpena egitea izan daiteke. Hau da,10, 20,  30 ...euroko ekarpena egin diezaiokezu proiektuari, eta urtean zehar aukera izango duzu ekarpen horri etekina ateratzeko, liburuak bereganatuz jarri duzun diruaren truke, zuri hobeto datorkizun erritmo eta eran. Honek lagunduko liguke egonkortasun ekonomiko bat lortzen eta liburudendako fondoaren kudeaketa eta plangintza egonkor eta hobe bat izateko oso lagungarria izango litzaiguke.

Informazioa jasotzeko bidali email bat louisemichelliburuak@gmail.com