IRSE O MORIR komikiaren aurkezpena
Antolatzaileak: CEAR
Aurkezten:
Anne Garay (CEAR) y Susanna Martín (autora)
Sinopsia:
Krimen atolatuaren jazarpenetik, eta haren indarkeria matxistetaik eta gorroto lgbtifobikotik bizirik atera diren pertsonen istorioak kontatzen ditu ALDE EGIN EDO HIL komikiak.
Eta, horrez gain, genero-jazarpenagatik asiloa eskatzen duten pertsonek harrerako herrialdeetan topatzen dituzten diskriminazio eta aurreiritziez ere mintzatzen da.
SUSANNA MARTIN SEGARRA (Bartzelona, 1976)
Historian lizentziaduna eta Ilustrazioan eta Hormako Arteetan graduduna. 2010 eta 2014 artean Alicia en un mundo real eta Sansamba marraztu zituen Isabel Francekin batera, Sonrisas de Bombay eleberri grafikoaren egilea da, eta Enjambre komiki antologiaren koordinatzailea.
Elkarlanean aritu da hainbat argitaletxe eta hedabiderekin, hala nola Pikara Magazine, El Salto, M21, Altaïr Magazine, Página 12, Xabiroi, Balazin, Tretzevents, Publicacions de l’Abadia de Montserrat, Elkar, Libros del KO, Andana, Norma Editorial, Bruguera eta Dolmen-ekin. 2016 eta 2020 artean hainbat komiki sozial labur argitaratu zituen, besteak beste: Gaza Amal. Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak; Un regalo para Kushbu. Historias que cruzan fronteras komiki kolektiboa; Siempre con vos. Dibujar Nicaragua istorio grafikoa eta Samaldan. Nikaraguako etxeko eta zainketako emakume langileak Bizkaian.
2019an Anna Dédalus detective komikiaren bigarren bolumena argitaratu zuen, La paradoja de Fermi, Miguel A. Giner Bouren gidoiarekin, baita bi nobela grafiko ere: Annemarie, Maria Castrejonekin batera, eta Residencia de Estudiantes, gidoilari eta marrazkilari gisa. 2020an elkarlana errepikatu zuen Miguel A. Giner Bourekin, Ofensiva Final lanean.
Autoras de Cómic kolektiboko kidea da.