TRIPAK: HUTS BETE HOTS libruaren aurkezpena

#_LOCATIONMAP

Data/Ordua
2020/01/03
5:00 pm - 6:00 pm

Kategoriak


TRIPAK: HUTS BETE HOTS

liburuaren aurkezpena

Eguzki Donnellan, Haizea Beruete eta Laura Moscoso gara. Aurreko kurtsoan (2018- 2019), Gazte Sortzaileak beka jaso genuen, eta Tripak: huts bete hots poesia performancea sortu.

Performancearen osagarri moduan, eta performanceak biltzen duen poemarioari euskarri fisiko bat eman nahian, poesia ilustratu liburu bat sortze prozesuan gaude orain.

Sorkuntza lan hau aurrera eramateko, Gasteizko udaletxearen diru-laguntza bat jaso dugu. Hala izanik ere, behin liburua argitaratuta, gurea da liburua aurkeztu eta zabaltzeko eskumen osoa.

Hauxe da zuen guneari proposatzen dioguna: 2019ko abenduan argitaratuko dugun
Tripak:huts bete hots poesia liburu ilustratua zuenean aurkezteko aukera. Honekin,
zera esan nahi dugu; aurkezpena egin ahal izateko espazio bat, eta sare sozialetatik
aurkezpenaren difusioa egiteko aukera.

Esan bezala, performancearen garapen eta osagarri moduan ulertzen dugu
argitaratzera goazen liburua. Hori horrela, poesia liburu ilustratuak performancearen
izen bera hartuko du –hau da, Tripak: huts bete hots-. Halaber, proposatzen dugun
aurkezpen saioak performanearen atalak har litzake –izan eszenografia, poemaren
baten errezitaldia, bideo proiekzioren bat, musika…- . Aukeren eta kasuaren arabera
adostuko genuke aurkezpenaren formatua.

Aukeran, aurkezpena egin ostean, liburua zuen gunean utzi ahal izatea eskertuko
genuke. Liburuaren prezioaren, eta salmenta kudeatzeko aukeren inguruko
xehetasunak argitalpen data gerturatu ahala helaraziko dizkizuegu.