IRENE NEMIROVSKY

Irène Némirovsky(Kiev, 1903- Auschwitz, 1942). Familia judu aberatsean jaio zen. Uda guztietan Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantsez poliziak 1942ko uztailan Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Odolaren suaz gain euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek: Dantzaldia, Arimen maisua, Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.

Bere liburuak