ZUBIZARRETA, PATXI

PATXI ZUBIZARRETA (Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala edo Laranja bat zaborretan nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela lan ezagunekin batera, Nagib Mahfuz-en Mirarien kalezuloa eta Mila eta bat gauen gauak edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada, Malenkonia arabiar bat eta Erregearen eguna euskaratu ditu. Diziplinartekotasunaren aldeko, hamaika errezitaldi eta performance bideratu ditu Euskal Herrian eta atzerrian.

Bere liburuak