ARRIETA MALAXETXEBARRÍA, YOLANDA

YOLANDA ARRIETA MALEXETXEBARRIA (Etxebarria, 1963). Irakasle ikasketak egin zituen, Eskoriatzan; Antzerki ikasketak Antzerti eskolan eta Kultura eta Gizarte Antropologia, Donostian. Ipuin kontalaria, idazketa lantegietako arduradun eta telesailetako gidoilaria da. Haur eta gazte literaturan aritu da batez ere. Harenak dira, besteak beste: Begigorritarren erlojua (1992); Hegaldiak (1994); Denboraren kanta-kontuak (1995); Noiz vaina! (1995); Nola bizi, zazpi bizi (1996); Lekurik bai? (1996); Bihozkadak (1996); Badago ala ez dago? (1998). Jostorratza eta haría eleberri honekin eskuratu zuen Irun Hiria Saria 1997an.

Bere liburuak