"Basa" liburuaren aurkezpena

Fecha-Hora: 
2021/10/06 - 19:00

Basa liburuaren aurkezpena eta solasaldia bere egilearekin, Miren Amuriza Plaza, eta Amaia Perez de Prozko ren artean.

Miren Amuriza Plaza

Andikoan jaio zen (Berriz) 1990eko martxoaren 1ean. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan Berrizko Bertso eskolan eta hainbat sari lortu zituen Eskolarteko sariketetan. Harrezkero aldiro parte hartu du Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa nagusietan. Hainbat bertso eskolatan aritu da irakasle moduan, gaur egun Berrizkoan dihardu. Euskal Filologia (EHU) eta Irakasle Ikasketak (MU) egin zituen lehenik, Haur eta Gazte Literaturako graduondokoa (UAB) ondoren. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean irakasle lanetan aritua, baita aldizkari eta musika talderentzako kolaborazioak egiten ere. 2015ean "Kapulana bat zintzilik" proiektua abiatu zuen Mundukide fundazioarekin eta emanaldiak eskaintzen aritu zen 2017ko udaberrira bitartean. Haurrei zuzenduriko hainbat liburu ditu argitaratuak. Gaur egun Berria egunkarian dihardu eguneroko zutabea idazten

 

Amaia Pérez Orozco

Ekonomiako doktorea, "Subversión feminista de la economía" (Ed. Traficantes de Sueños) liburuaren egilea.

Colektiba XXK. Feminismos, pensamiento y acción taldearen kidea.

Erlazionatutako liburuak