Nortzuk Gara

Louise Michel liburuak izaera soziala duen liburudenda eta topagune bat da. Proiektuak jendarte
feministago eta bidezkoagoak bultzatzeko helburua du, horretarako jardu-erak antolatzen eta babesten
ditu, hain zuzen ere, euskarri kulturala eta eraldatzailea duten liburuetan oinarria dutenak. Ekimen hau
babesteko, era anitzetan parte hartzen duten pertsonen babesa du Louise Michelek.
Espazioak berak, hots, lokalak berak emango digu aukera erabilera oparo eta eskuzabala gorpuzteko;
irakurketarako, eztabaidarako, afektuei lekua egiteko, sormen eta des-ikasketarako, hezkidetzarako, ideien
garapen eta kudeaketarako, proiektuentzat, ilusio eta bihurrikeria zein errebeldiarako, noski!
Giles Deleuzen hitzetan: “Goroldioa gara eta errizoma izango gara”
Edukiari dagokionez, irakurketa eta eztabaida sustatu nahi dugu, eta horretarako proposamen kritikoak
bultzatu: alternatiba feministak, antikapitalistak, desazkundean edo internazionalismoan oinarritutako
liburuekin, giza eskubide parekideetan, aniztasunean eta lankidetzan oinarritutako ideiak bultzatu nahi
ditugu eta. Irakurketa horietaz aparte, amets goxoak eta fantasiazko agertokietara eramango gaituzten
istorio hunkigarri eta erakargarriekin ihesaldiak bultzatu nahi ditugu. Hori guztia dela eta, Louise Michel
liburuak, bi ideia hauetara bideratuta egongo da: oinarri feminista sendoko ikuspegi soziala duen entsegu
kritikoa, gizarte eragileen gertukoa; eta baita ere antzerki, eleberri, haur literatura euskalduna eta
fikziozko proposamen berritzaile anitzi ere irekita. Horretaz gain, izaera esperimentaleko argitaletxe
independente eta euskaldunei bultzada eman nahi diegu, elkarlanaren eta zabalkundearen bitartez.