ITXARO BORDA (1959). Oragarre herrikoa da, Baionan sortu bazen ere, eta Lapurdiko hiriburuan bizi da gaur egun, Paris eta Maulen bizi ondoren. Historia Garaikidean lizentziatua da, eta bere lehen poema 1974an Herria aldizkarian argitaratu zuenetik, olerkiak, saioak, antzerkia, nobelak, artikuluak eta kanta hitzak idatzi ditu. Bereak dira, besteak beste, Bizitza nola badoan eta Zure hatzaren ez galtzeko (poesia-liburuak, 1984 eta 2014 hurrenez hurren), % 100 Basque (Euskadi Saria), Ezer gabe hobe eta Boga boga (nobelak, 2002, 2009 eta 2012) eta Hiruko (narrazioak, 2003).