AMAIA TELLERIA MUJIKA (Idiazabal, 1993). Lehen hezkuntzako irakaslea da, eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen. Ipuinak argitaratu ditu zenbait aldizkaritan, eta narrazio laburrak saritu dizkiote Koldo Eleizalde, Gordexola Harana eta Errenteria Hiria lehiaketetan, besteak beste. Haize-lekuak eleberria argitaratu zuen 2020an, eta Zuhara. Itsasoaren deia gazteei zuzendutako eleberria 2021ean, biak, ALBERDANIAn.