HITZAK PALMONDO

Imagen de cubierta: HITZAK PALMONDO
Precio: 22,00€
Editorial: 
TXALAPARTA
Idioma: 
Castellano
Número de páginas: 
136
Dimensiones: 240 cm × 170 cm × 0 cm
Fecha de publicación: 
2024
ISBN: 
978-84-19319-79-1

«Nork irakurri nahi izango ditu nire poemak», galdetzen dio bere buruari eszeptizismoz Federicik. Eta galdera horrek agerian uzten du ez bakarrik zilegitasun-mekanismoen indarra, baizik eta baita poesiari agidanean esleitu ohi zaion papera ere: gauza-izaera baino ez zaio aitortzen, eta, sarri, bai kontu mundutarretatik bai bizitoki dugun lurretik aldendutako esperientzia artistiko huts gisa aurkezten zaigu. Bizitzan zehar, Silvia Federicik gizartean piztutako suak eta kezka partekatuak islatu ditu bere poesian, eta hartan oinarritu da beste era batera gogoetatzeko, errealitatea iraultzeko eta inguruan dugun bizi-indarra azaleratzeko. XXI. mendearen hasierako pandemia handia iristean, poesia ber hori ostera azaleratu zen, Federicik, urrutitik bada ere, Begonia Santa-Ceciliaren akuarelekin bekoz beko jarri zuenean, haiekin solasean. Testuinguru hartan, akuarelek bizitzaren zaintza errotzen zuten, eta, beren pigmentuen bidez, materialtasunez hornitzen. Liburu hau zenbait hizkuntzatan eta hainbat eskuren artean osatua da, eta existentzia koloreztatzen duten ate guztiak zabal-zabal irekitzen saiatzen da.

Otros libros