Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun honetan; itxura xume batez eta buruargitasun erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna, heriotza... Komikia sortu eta hamahiru urtera, zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula urdinak-eko progratonistak gaur egun non diren azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu gabea.
Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena, erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza? Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko egile gazteak ?adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean? agertzen duen heldutasuna.
Pilula urdinak komikiak Geneva hiriko Rodolphe Töpfer saria lortu zuen 2001ean; 2002an, Angulemako Komiki Azokaren album hoberenaren Alph?Art sarirako proposatu zuten, eta 2005ean, Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Azokaren atzerriko obra onenaren sarirako.
PILULA URDINAK
Precio: 18,00€
Editorial:
ASTIBERRI
Idioma:
Castellano
Número de páginas:
216
Dimensiones: 240 cm × 170 cm × 0 cm
Fecha de publicación:
2017
ISBN:
978-84-16251-83-4