XX. mendeko libururik esanguratsuenetako bat da 1984. Aurreko mendearen erdian idatzi zuen Orwellek bere distopia, bere utopia negatibo hau. Hala, bada, joan den mende erdiko gerra hotzetik, etorkizun hits eta gupidagabea marraztu zuen. Ontasunarentzat ez dago lekurik Winston protagonistaren munduan. Anaia Nagusiaren eskutik gezurrak, beldurrak eta gorrotoak dena hartu dute 1984an: hizkuntza, morala, maitasuna... Itxaropenik bada, proletarioen baitan dago. Itxaropenik bada. Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: GERRA DA BAKEA ASKATASUNA DA ESKLABUTZA EZJAKINTASUNA DA INDARRA «Gogokoen dudan liburuen artean da 1984. Behin eta berriz irakurtzen dudan horietakoa da» (Margaret Atwood). «Pentsatu dezakegu, erraz, 1984an Orwellek bere semearen belaunaldia eta bere etorkizuna zituela buruan eta etorkizunaz ohartarazi nahi ziela, hain zuzen» (Thomas Pynchon). «Kafkaren Prozesuaz geroztik ez dago izugarrikeria logikoa 1984k bezain ondo adierazi duen beste obra fantastikorik» (Arthur Koestler). «Liburu zoragarri eta interesgarria» (Aldous Huxley).