SOLDATAREN PATRIARKATUA

Imagen de cubierta: SOLDATAREN PATRIARKATUA
Salneurria: 15,00€
Argitaletxa : 
KATAKRAK
Hizkuntza: 
Castellano
Orriak: 
144
Neurriak: 190 cm × 125 cm × 0 cm
Argitalpen data: 
2017
ISBN: 
978-84-16946-11-2

Eskuetan duzun liburu hau Silvia Federici-k 1970eko hamarkadatik gaur den egunera arte idatzitako bost artikuluk osatzen dute. Artikulu guztiek gauza bat dute amankomunean: marxismoaren azterketa sakona egiten dute ikuspegi feminista batetik eta, aldi berean, azpimarratzen dute teoria marxistak ezinbestekoak izan direla feminismoarentzat. Testu bakoitzak berezitasun bat dauka, eta horrek elkarren
osagarri egiten ditu. Artikuluen artean, badira marxismoari sakontasunez begiratzen diotenak, ikuspegi historikoa azaltzen dutenak, aktibismo
feministak "emakumeen lana"ri emandako erantzunak aztertzen dituztenak... bai eta 2017an Federicik garatutako azken ideiak ere.
Federiciren estiloari eta jokamoldeari eutsiz (mugimendu autonomoetatik abiatuta, mundu mailako teorietara heltzen da), testu hauek agerian
jartzen dute orain dela hainbat hamarkada feminismoak egindako proposamenek gaur eguneko gatazkei buruz hausnartzeko ere balio dutela.