Precio:
10 €
Fecha de publicación:
2019
ISBN:
978-84-16946-37-2
Gaur egun osasun-sisteman daukagun posizioa ez da “naturala” eta azalpen bat eskatzen du. Liburuxka honetan zera galdetu nahi izan dugu: Nola igaro gara iraganeko gailentasunegoeratik egungo mendetasun-egoerara? Gure ikerketak zera erakutsi digu: emakumezko osasun-langileen bazterketa eta gizonezko profesionalen nagusitasuna ez zirela prozesu “natural” bat izan. Ez zen medikuntzazko zientziaren baitako aldaketen emaitza automatiko bat edo emakumeen sendaketa-lanak egiteko ezintasunaren emaitza, gizonezko profesionalen botere-hartze aktibo baten ondorioa baizik. Eta gizonak ez ziren zientziari esker gailendu: bilakaera honetako gudu erabakigarriak teknologia zientifiko modernoaren garapena baino askoz lehenago gertatu ziren.
Elkano, 27 | 944 66 92 65 | Bilbo - 48008 - Bizkaia louisemichelliburuak@gmail.com



