Precio:
19,5 €
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Número de páginas:
160
Fecha de publicación:
2025
ISBN:
978-84-1093-065-0
Ipuin-liburu honetan ez dago mamurik, baina gauzak ez doaz guztiz ondo. Istorio hauetan egunerokotasun nahasia agertuko zaio irakurleari; elementu fantastikoek desitxuratuko dute errealitatea istant batean. Unibertso honetan, pertsonaia guztiak dira ongi etorriak: saguei higuina dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, Mexikoko presondegi batean agertutako dokumentu bitxiak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume-santa boteretsua, auskalo zeretik iheska doan korrikalaria, eta mendeku bila dabilen emakume taldea.
Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.
Elkano, 27 | 944 66 92 65 | Bilbo - 48008 - Bizkaia louisemichelliburuak@gmail.com



