ELENA MARTINEZ RUBIO Bilbon jaio zen 1957an, baina Parisen eman zituen lehen urteak. Unibertsitate arteko ikasketak alemanez egin zituen Bilbon, Alemaniakoa du batxilergoa, eta han egin zuen Filosofia eta Soziologiako lehen zikloa ere. Lizentziatura, Bartzelonako Autonomoan, katalanez. Doktoretza tesia, Javier Sadabarekin, Hannah Arendti buruz egin zuen, Espainiako Estatuan lehena. EUTGn Euskal Filologia ikasi zuen. Berlingo Unibertsitatean euskara irakatsi du urtebetez, eta Literatura ikasi zuen bi urtez. Lau urtez Filosofia-eskolak eman ditu euskaraz EHUn. Beste urtebete Frankfurten eman du euskara irakasten, bertako Kaukasologia sailean. Saiakera hauek argitaratu ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie (Hannah Arendti buruz) (1999), Bidaia filosofikoak (2015), Jactaos vosotros (2015). Poesia ere argitaratu du: Viv amos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiriko lehen saria, 2010). Hiztegigintzan ere aritu da: Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch Hiztegia (2006 eta 2011).